Sergio 'Dinamita' Sanchez kick boxingeko munduko txapelduna da

Erredakzioa 2022ko aza. 21a, 12:45
Sergio 'Dinamita' Sanchez, kideekin garaipena ospatzen. / Argazkia: WAKO PRO

Borrokalari gasteiztarrak Vinicius Bereta brasildarra garaitu zuen larunbatean Bilboko Bizkaia Frontoian. Hortaz, Wako-Pro kick boxing lehiaketaren munduko txapeldun berria da, 69 kiloko kategorian.

Sergio Dinamita Sanchez arabarra kick boxing kirolaren gorenera iritsi da asteburu honetan, Wako-Pro lehiaketaren mundu mailako txapeldun bihurtuz. Ibilbide luze baten fruitua izan da larunbatean Bilboko Bizkaia Frontoian lortutakoa; izan ere, bere karrera profesionalean izandako 89 borrokalditan lortutako 76. garaipena izan da azkena.

Toni eta Juanjo Salgado entrenatzaileen laguntzarekin, gasteiztarrak borrokaldi zirraragarria eskaini zuen Vinicius Bereta brasildarraren aurka. Garaile eta munduko txapeldun atera zen Wako-Pro lehiaketaren K1 K1 arauen araberako 69 kilogramoko kategorian.

Arabako Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu Ana del Valen eskutik jaso zuen Sanchezek txapeldun gerrikoa. "Gau harrigarria izan zen. Mundu mailako titulua irabazi nuen aurkari handi baten aurka, Vinicius Beretaren aurka, eta nire errespetu guztia erakutsi nahi diot, gerlari bat delako", adierazi du Sanchezek, bere inguruko kide, entrenatzaile, senide eta lagunei garaipena eskertuz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide