Bi lagun hil dira Bastidan izandako auto istripu batean

Erredakzioa 2022ko aza. 19a, 10:10
Bastida pareko N-124 errepidean izan da istripua. / Alea

Auto batek eta furgoneta batek talka egin dute, eta bi gidariak hil dira bertan.

Bi pertsona hil dira gaur goizean Bastidan izandako auto istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago gertatu da istripua, N-124 errepidean, Bastida parean, Errioxarako noranzkoan.

Bi ibilgailuk, auto batek eta furgoneta batek, aurrez aurre talka egin dute, eta bi gidariak harrapatuta geratu dira. Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira, baita suhiltzaileak eta osasun langileak ere, baina ezin izan dute ezer egin, eta ziurtatu dute gidariak hil direla. Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren arrazoiak argitzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide