Hamabi ikaslek teknologia jasangarriak jorratuko dituzte CERNen

Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 12:18

Genevako ikerketa zentroan astebete emango dute ikasleek, lantegi batean parte hartzen.

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko hamabi ikasle CERN Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluan (Suitza) egongo dira astebetez, Design The Future (Terraforming) izeneko lantegian parte hartzen.

EHUk Araban ikasten edo bizi diren ikasleak hautatu ditu, bai letretako zein zientzietako fakultateetakoak. Horiek fisikaren munduan puntako lanak egiten dituen ikerketa zentro horretan lan egiten duten ikertzaileekin egoteko aukera izango dute. 

Ohar batean, erakundeak aurreratu du unibertsitate kolektiboaren eta ikerketa zentro horretako komunitate zientifikoaren artean "sinergiak ezarri" nahi dituztela. "Egonaldian, ikasleentzako prestakuntza jarduerak sustatuko dira, planetaren jasangarritasunean gaur egun eta etorkizunean eragin positiboa izango duten ideiak eta proiektuak sortzeko beharrezko tresnak emango dituztenak".

Lantegian ere ekintzailetzako ideia eta proiektu berritzaileak jorratu nahi dituzte, "irtenbide teknologiko jasangarriak eta ekonomia zirkularrarekin eta jasangarritasunarekin lotutakoak"

Hauek izango dira parte hartuko duten ikasleak: Alvaro Diaz, Daniel Cuenca, Marcos Neira, Unai Diaz de Guereñu, Udane Uriarte, Aitziber Fernandez de Betoño, Sara Jurado, Zuriñe Eraña, Leire Lazcano, Andrea Belver, Oier Lopez de Suso eta Ivan Gallego

INIZIA Araba Campus izeneko programaren barruan dago ekimena, BIC Araba Enpresa eta Berrikuntza Gunearekin elkarlanean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide