Kultura plan berri baterako ildoak zehaztuko dituzte

Ana del Val eta Esibaliz Canto, jardunaldien aurkezpenean. / AFA

Azaroaren 26 eta 27ko programak, besteak beste, mahai-inguruak, tailerrak, hitzaldiak eta bisita gidatuak biltzen ditu.

Kulturako Plan Estrategikoa amaitzear da, eta beste baterako lan ildoak zehaztuko dituzte hurrengo asteetan. Horretarako, azaroaren 28an eta 29an, kultur eragileen arteko topaketa bat antolatu dute Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak. Arabako Kulturaren Foroa. Inspiraziora pasaiak foroa izenburupean, Artiumen elkartuko dira eman beharreko pausoak zehazteko.

Bi jardunaldien bitartez, Arabako kultura eta sormen arloko eragileentzako topagunea sortu nahi dute, beste herrialde batzuetan garatutako esperientzien inguruko ezagutza erraztu eta testuinguru ugaritako profesionalen artean eztabaida sustatu. Programak hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, elkarrizketak eta bisita gidatuak biltzen ditu.

"Bi erakundeok une erabakigarriak bizi ditugu gartzen ari garen politikei dagokienez. Kulturako Plan Estrategikoa amaitzear da eta berri baten lehen ildoak hauteman ditzakegu. Plan horrek gai honekin lotuta etorkizuneko Gasteizera eta Arabara eramango gaitu, eta sektorean elkargunea sortuko dugu iritziak trukatzeko, inola ere errazak izan ez diren azkenaldiko garaien inguruko balantzea egiteko eta hurrengo urteotarako lurraldeko Kulturarako oinarriak finkatzeko", aipatu du Estibaliz Canto zinegotziak. Bestalde, Ana del Val diputatuaren arabera, Kulturak lurraldean bizi duen egoeraren inguruko "inflexio-puntua" eta sektoreko eragileen etorkizuneko ekintzetarako edo erakundeen "politiketarako motorra" izango dira.

Hitzordu hau urrian eta azaroan lanerako sei mahai antolatu ostean iritsiko da. Mahai horietan, Arabako kultura eta sormen arloetako sektoreak bizi izan duen guztiaren ondoren orain bizi duen unearen eta etorkizunera begirako erronka nagusien inguruko gogoeta egin du.

Jarduera osagarriak

Foroaren osagarri moduan, Aldundiak herritarrei irekita egongo diren eta doakoak izango diren hiru jarduera antolatu ditu azaroaren 26 eta 27an. Larunbatean, hilaren 26an, jardunaldia 11:00etan hasiko da Agurain hiribildu harresitura egindako bisita gidatuarekin. Arratsaldean, aldiz, Sergio del Molinok, La España Vacía lanaren idazle eta kazetariak, solasaldia eskainiko du. Eta igandean, hilaren 27an, 10:15ean, Rutas de Riberak Ruta por los pueblos fantasma izenekoa eskainiko du. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide