Gaurkoan ere hodeiek izango dute protagonismoa, zaparrada txikiez zipriztinduta. Arratsaldean trumoi ekaitzak izan ditzakegu, eta txingorra izateko aukeraz ere ohartarazi du Euskalmetek. Ipar-mendebaldeko haizea egongo da, bolada gogorrekin. Tenperaturak, beherantz: 4 eta 11 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.
Asteburuari begira, berdinean ibiliko gara. Zeru hodeitsuak eta euri ertainak izango dira, bai larunbatean zein igandean. Oro har, arratsaldeek izango dute giro aproposena, atertuko duelako. Haize bolada gogorrak mantenduko dira, eta, hotza egingo badu ere, minimoek zertxobait igo egingo dute: larunbatean eta igandean 7-9 eta 7-11 gradu arteko aldeak iragarri dituzte.