⛅ EGURALDIA

Tenperaturak, maldan behera

Erredakzioa 2022ko azaroaren 17a

Gaur arratsalderako euria iragarri dute. Bihar bereziki hotza izango da: Gasteizen termometroa 3 gradutaraino jaitsi daiteke, eta ez omen du 11 graduren langa pasako. 

Hodeiak mantenduko dira gaurkoan ere, eta ura botako dute seguruenera. Arratsalde partean dago euri egiteko arrisku gehien. Trumoi ekaitzen itxura hartu dezakete, gainera. Goizean mendebaldetik joko du haizeak, eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Haizeguneetan gogotsu egingo du. Termometroan 8 eta 16 gradu arteko aldea ikusiko dugu. 

Bihar hodeiak eta euria mantenduko dira. Oraingoan ere, arratsaldean bereziki bota ahalko du, ekaitz itxuran. Haize bizia izango dugu, bezperan bezala, ipar eta ipar-mendebaldetik. Egunaren amaierarako elur kota 1.300-1.500 metrotan kokatuko da. 3 eta 11 gradu arteko tenperaturak iragarri ditu Euskalmetek. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago