37 langile kaleratzea proposatu du Pepsicok

Erredakzioa 2022ko aza. 16a, 18:04

Pepsicok Etxabarri Ibiñan duen lantegia. PEPSICO

Estatu mailan 550 behargini eragin diezaioke enpresak aurkeztutako berregituraketa planak.

Joan den astean estatu mailan berregituraketa handia egingo zuela iragarri zuen Pepsicok; 550 langile kaleratu ditzakeela jakinarazi zuen freskagarrien enpresak. Eta aste honetan zehaztu dute Arabako lantegiei nola eragingo dien; sindikatuei aurkeztu dieten planaren arabera, Etxebarri Ibiñako lantegian 15 langile kaleratuko dituzte eta Gasteizko bulegoetan 22.

CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, enpresaren arabera, eraldaketa prozesu horren beharra justifikatzen duten arrazoiak antolaketa eta ekoizpen arrazoiak dira. "Hala, portfolioa %30 murriztu nahi dute, funtzioak zentralizatu, geruzak ezabatu, partekatutako zentroak azkartu eta teknologia berriak eta prozesuak digitalizatu". Zuzendaritzak ziurtatu du ez dela lantokirik itxiko, eta gaur bertan beste bilera sorta bat hasi du sindikatuekin kaleratzeak negoziatzeko. Espainia osoan, elikaduraren enpresa erraldoiaren proposamenak plantilla osoa %18 murriztea du helburu. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago