⛅ EGURALDIA

Udazkena, itxura hartzen

Erredakzioa 2022ko azaroaren 16a

Giro desatsegina mantenduko da datozen orduetan. Euria egingo du, baina ez gehiegi.

Erdi eta goi mailako hodeiak izango dira asteazken honetako protagonistak. Goizean hodeitza handituko da, euria egiteko probabilitatearekin. Batez ere arratsalde eta gau partean izango da euri egiteko arrisku gehien. Haizeak hego-mendebaldetik egingo du ufa, zenbaitetan gogoz. Termometroetan, 10 eta 15 gradu arteko tenperaturak espero dira. 

Ostegunean hodeiak mantenduko dira, eta baita euria egiteko arriskua ere. Bereziki arratsaldean pilatuko da euria. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, ahul bizi, eta bolada gogorrekin. Tenperaturetan ez da espero demaseko aldaketarik: 8 eta 16 gradu artekoak iragarri dituzte Gasteizerako. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago