⛅ EGURALDIA

Euria dator

Erredakzioa 2022ko azaroaren 15a

Tenperaturek azken egunotako markei eutsiko diete, baina aterkia aldamenean eramateko ordua iritsi da.

Gaurkoan ere batez ere zeruan hodeiak izango ditugu barra-barra, eta hodei horiek euria ere bota ahalko dute. Bereziki eguerdian eta arratsaldearen erdian botako du euri gehien. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, indartsu, batez ere mendi inguruetan, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. 8 eta 15 gradu arteko aldea espero da termometroetan. 

Asteazkenean erdi eta goi mailako hodeiak izango ditugu goizean, eta arratsaldean hodeitza handituko da. Euria ere egingo du, baina oraingoan arratsean eta gau partean bilduko da. Haizea hego-mendebaldean mantenduko da, eta tenperaturak bezperaren antzekoak izango dira: Gasteizen 9 eta 14 gradu artekoak ikusiko dituzte termometroan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago