⛅ EGURALDIA

Aldaketa dator

Erredakzioa 2022ko azaroaren 14a

Zeru garbiak bukatu dira: hodeiak eta euri zaparradak espero dira datozen orduetarako. Oro har, arratsaldez garbiago egongo da.

Hodeiak ugarituko dira goizak aurrera egin ahala, eta eguerdi partean zerua oso estalita egongo da. Euria ere egin dezake, batez ere goizean. Arratsaldean zertxobait garbiago geratuko da zerua. Haizeak gehienbat hegoaldetik egingo du, zenbaitetan gogor. Maximoetan nabarituko da aldaketa gehiena: Gasteizen 8 eta 12 gradu arteko aldea espero da. 

Giro hodeitsua asteartean ere mantenduko da. Alabaina, erdi eta goi mailakoak izango dira hodei gehienak. Bezperan bezala, euria egiteko aukera mantenduko da, oraingoan probabilitate gehiagorekin. Gauean atertzen joango da. Eolok indartsu egingo du ufa, norabide desberdinetatik. Tenperaturak bezperakoak baino zertxobait epelagoak izango dira, 8 gradutan hasi eta 15 gradutara iritsi arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago