⛅ EGURALDIA

Minimoak gora

Erredakzioa 2022ko aza. 11a, 08:30

Goiz eguzkitsua izango dugu, baina arratsaldean eta larunbatean hodei gehiago agertuko dira, eta tenperaturak epelduko dira.

Aste osoan bezala, lainoarekin hasiko da eguna. Ondoren, eguzkitsu geratuko da, goizean eta eguerdian bederen. Arratsaldean, ordea, hodeiak ugarituko dira. Hegoaldeko haizeak joko du, bolada gogorrekin. Tenperaturak 6 eta 16 gradu artean mugituko dira.

Asteburuari dagokionez, larunbatean tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Zaparrada txikiren bat ere bota dezake. Igandean, hodeiak eta ostarteak egongo dira. Termometroan, minimoak nahikotxo igoko dira, baina maximoak ez dira gehiegi igoko: hurrenez hurren, larunbatean eta igandean 13–17 eta 10-17 gradu arteko aldeak espero dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide