⛅ EGURALDIA

Lainoen ostean, eguzkitsu

Erredakzioa 2022ko azaroaren 10a

Tenperatura minimoak dezente jaisten ari dira, eta hala mantenduko dira datozen egunetan ere.

Goizean goiz lainoak izango ditugu, baina, horiek altxatzean, Lorenzo ikusi ahalko dugu. "Eguzkia jaun eta jabe", dio Euskalmetek, hitzez hitz. Haizeak ez du demaseko indarrik izango, eta aldakor ibiliko da, baina arratsaldean batez ere ekialdeko osagaiarekin finkatuko da. Orduaren arabera, hotza nabarituko da: 5 eta 16 gradu arteko tenperaturak izango ditugu. 

Biharko, antzeko iragarpena: lainoak goizean, baina gero egun eguzkitsua geratuko da. Gau partean, baina, hodeiak ugariko dira. Haizeak batik bat hego-ekialdetik egingo du, eta egunaren amaieran bereziki indartsu aritu daiteke. Termometroetan, antzeko egoera: 6 eta 15 gradu arteko aldea espero da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago