Zer da ALEAko gida komertziala?

Erredakzioa 2022ko aza. 9a, 13:17

ALEAn, gertukoa zaindu eta bultzatu nahi dugu. Urteak dira ALEA aldizkaria zuon negozioak iragartzeko bide bezala eskaini genuenetik, baina, garai berrietara egokitu eta komunikazio kanal berriak eskaini nahi dizkizuegu.

Zer da ALEAko gida komertziala?

Gure komunitatea osatzen duten negozioen informazioa eskaintzeko atal berri bat sortu dugu. Zure negozioaren eta eskaintzen dituzun produktu zein zerbitzuen informazio guztia bezeroen esku jarri ahalko duzu, erakusleiho digital honetan. 

  • Ordutegia gehitzeko aukera.
  • Zure sare sozialetara bideratzeko estekak.
  • Zuekin kontaktuan jartzeko zuzeneko kontaktazio orria.
  • Euskarazko zerbitzua eskaintzen dela iragartzeko aukera.
  • Zure fitxa zuzenean egokitu eta aldatzeko aukera.
  • Zuzeneko salmenta bultzatzeko pentsatua. ‘On line ikusi eta bertan erosi’.
Informazio gehiago

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide