⛅ EGURALDIA

Hobekuntzaren atarian

Erredakzioa 2022ko aza. 9a, 08:26

Gaur hodeiak gailenduko dira, baina Euskalmetek dio bihar arratsaldean Lorenzo ikusteko moduan egongo garela.

Asteazkenak ere aurreko egunetako bidetik egingo du. Hodeitsua izango da, eta noizbehinka euria egingo du ere. Egunaren amaierako zeruak garbituko direlakoan dago Euskalmet. Haizeak hegoaldetik egingo du goizean, eta iparraldetik arratsaldean, hauteskundeak gerturatuko direlakoan. Termometroa 8 eta 15 gradu artean ikusiko dugu. 

Bihar, goizean goiz lainoa agertuko da. Oro har, onera egingo du, eta arratsaldean Eguzkia ikusi ahal izango omen dugu zeruan, dotore. Egun guztian hegoaldeko haizea gailenduko da. Tenperaturetan, aldaketa larregirik ez: Gasteiz inguruetan 7 eta 16 gradu arteko aldea espero da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago