⛅ EGURALDIA

Hodeitsu, haizetsu eta euritsu

Erredakzioa 2022ko azaroaren 8a

Zeru estaliak izango ditugu, bai eta euri pittin bat ere, haize indartsuarekin batera.

Zeru hodeitsuekin etorriko zaigu asteartea, batez ere arratsalde partean, eta noizbehinka euri txikiren bat bota dezake ere. Hego haizeak joko du, gogotsu. Euskalmetek abisu horia ezarri du haizeagatik, baina printzipioz, igaro den gauerako emana du. Tenperaturak 13 eta 16 gradu artean baino ez dira mugituko Gasteizen. 

Bihar, antzeko giroa izango da: zeru estaliak, eta euria han-hemenka. Arratsaldearen amaierarako atertuko du, eta hodei arteko ostarteak zabalduko dira. Goizean haizeak hegoaldetik egingo du, baina arratsaldean ipar osagaia gailenduko da. Hotzerako joera mantenduko da: 8 eta 14 gradu arteko aldea espero da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago