Aurtengo parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Erredakzioa 2022ko azaroaren 10a

Urtero bezala, parrillada batekin eta zuzeneko irratsaio berezi batekin, Hala Bedi Irratiak 2022-2023 ikasturteko parrila aurkeztu zuen larunbatean, Hala Bedi Tabernan.

Joan den larunbatean, azaroaren 5ean, ikasturte berriko programazioa aurkeztuko zuen Hala Bedi Irratiak. 11:00etatik aurrera, zuzeneko emisio berezia igortzen hasi ziren Hala Bedi Tabernatik, eta goizean zehar aurtengo irratsaio berrien zein bestelako nobedadeen berri eman zuten irratiko kideek. Urtero egin ohi duten moduan, eguerdi partean parrilla festa egin zuten tabernan, giro paregabean.

 

PARRILLA 2022/2023

Hona hemen aurtengo programazioa, Hala Bedi Bat (107.4 FMn eta online) eta Hala Bedi Bi (online eta laster uhinetan) irratietan:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago