⛅ EGURALDIA

Auskalo

Erredakzioa 2022ko aza. 7a, 08:29

Gaur ez dakigu oso ondo zer gertatuko den, baina adatsa askatu eta astelehen txepel bat abentura kitzikagarria bihur dezakegu. Ero-eroan.

Goizean goiz lanbroak agertu daitezke. Horiek altxatzean, batek daki. Izan ere, euskal meteorologia agentziak dio zerua "hodeitsu" egongo dela, "tarte oso hodeitsuekin", baina widgetak berak Lorenzo dotoreak marraztu ditu, oskarbi izenburupean. Sirik eta MSNk diote giro eguzkitsua izango dugula. Haizeak hegoaldetik egongo du, bolada gogorekin. 7 eta 15 gradu arteko aldea espero da termometroan.

Biharko, bai, iragarpenak bat datoz: hodeiak izango ditugu nagusiki, eta euri pixka bat ere bota dezake. Haizea, berdintsu, hegoaldetik ahul-bizi, bolada gogor batzuekin. Tenperaturetan, minimoetan nabarituko da aldaketa handiena: 13 eta 15 gradu iragarri ditu Euskalmetek. Iragarri. Guk ez. Euskalmetek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide