Arabako hiru film labur, Goya sarietarako bidean

Erredakzioa 2022ko aza. 4a, 15:00
Estibaliz Urresola Solaguren zuzendari laudioarraren 'Cuerdas'.

Arabako hiru film labur aurre-hautatu dituzte Goya sarietarako: Elena Molina eta Raquel Calvoren Yungay 7020, Estibaliz Urresola Solagurenen Cuerdas, eta Beatriz de Silvaren Tula.

2023ko otsailaren 11n banatuko diren Goya sarien 37. ediziorako bidearen azken txanpan sartzea lortu dute hiru film labur arabarrek. Izan ere, aurre-hautatutako 35 filmeen artean daude Yungay 7020 (Elena Molina eta Raquel Calvo), Cuerdas (Estibaliz Urresola Solaguren), eta Tula (Beatriz de Silva), nazioarteko hainbat zinemalditan sari ugari lortu ostean.

Yungay 7020 filmaren kasuan, dokumentalen kategorian aurre-hautatu dute; beste biak, Cuerdas eta Tula, berriz, fikziozko kategorian aukeratu dituzte. Hemendik aurrera, akademikoek hainbat asteko epea izango dute bozketak egiteko, eta horien bidez ezarriko da izendapenen behin betiko zerrenda.

TRAILERRAK

Cuerdas

Rita desegiteko arriskuan dagoen abesbatza bateko kide da: entsegu gela bat alokatzeko diru laguntza galdu dute. Taldeak erabaki behar du haranean kutsadura eragiten duen enpresaren babesa onartzen duen ala ez.

 

Tula

Tula emakumeen ikastetxe bateko komunak garbitzeaz arduratzen da. Bere lanaldia aldatu egiten da zuzendariaren hamalau urteko alabak haurdun dagoela aitortzen dionean.

 

Yungay 7020

1970ean, elur-jausi batek Peruko Yungay hiria lurperatu zuen. Bizirik atera zirenek hondamenditik kilometro batera berreraiki zuten. Behin sakratua izandako Huascaran mendiak hitz egiten du. Gogoratzen dutenek badakite entzun egin beharko luketela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide