⛅ EGURALDIA

Zaparrada txikiak

Erredakzioa 2022ko azaroaren 4a

JOSE LUIS MADINA @MADINAJL

Gaur hotza izango dugu, bai eta euri pixka bat ere. Asteburuan, baina, tenperatura maximoek gora egingo dute, eta tarteka Eguzkia ikusi ahalko dugu.  

Goiz hodeitsua izango dugu, eta lanbroak ere agertuko dira. Hodei horiek euria bota dezakete, ekaitz izaerarekin gainera. Mendebaldetik egingo du haizeak, bizi. Atzoko giro freskoa mantenduko da gaurkoan ere: Gasteiz inguruetan 7 eta 11 gradu artean baino ez da mugituko termometroa. 

Asteburuan, pixka bat denetarik izango dugu. Joera orokorra zera izango da: goiz lainotsu eta hodeitsuak, eta arratsalde garbiagoak, eguzkiaz gozatzeko paradarekin. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, eta Eguzki jaunaren presentzia nabarituko da tenperatura maximoetan: hurrenez hurren, 5-15 eta 7-16 gradu arteko aldeak iragarri dituzte. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago