⛅ EGURALDIA

Lanbroa eta hodeiak

Erredakzioa 2022ko aza. 3a, 08:32

Antzeko iragarpena dago gaur zein biharko: hodeiak izango ditugu, batez ere arratsalde partean, euri pixka bat bota ahalko dutenak. Ostiralean giroa dezente hoztuko da.

Goizean goiz lanbroa izango dugu, eta, oro har, zerua oso hodeitsu mantenduko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Arratsalderako hodeiak are gehiago hedatuko dira, zerua oso estalita geratu arte. Euria ere izan ahalko dugu. Haizeak hego-mendebaldetik egingo du ufa, gogotsu. Tenperatura freskoak mantenduko dira: 7 eta 16 gradu artekoak, hiriburuan.

Antzeko agertokia izango dugu ostiralean, egunaren bilakaera berdinarekin: goizean goiz, lanbroa; hori altxatzean, hodeiak, arratsalde partean are gehiago zabalduko direnak, eta euria bota ahal izango dutenak —ekaitz izaerarekin, gainera—. Haizea bereziki indartsua izan daiteke goizean. Termometroetan, maximoetan nabarituko da aldaketa gehiena: 6 eta 11 gradu artean baino ez da mugituko galinstanoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago