Epaile batek uko egin dio gurasoek aukeratutako izena inskribatzeari

Erredakzioa 2022ko aza. 2a, 17:19

Gaur jakinarazi diete gurasoei epaileak beste izen batez inskribatu duela haurra. / Alea

Hazia beharrean, Zia izena jartzea erabaki du epaileak.

Gasteizko epaile batek uko egin dio bere gurasoek aukeratutako izenarekin haur jaioberri bat inskribatzeari. Gurasoek umearentzat aukeratutako izena Hazia da, eta izen hori duen neskatorik ez dagoela argudiatuta hala izendatzea baztertu du epaileak. Legeak ematen dion aukera baliatuta, eta gurasoek bestelako alternatibarik aurkeztu ez dutenez, gainera, Zia izena jarri dio epaileak umeari, latinez "hazia".

Erregistro Zibilean inskribatzea ukatzeko epaileak erabiltzen dituen arrazoien artean, halaber, Hazia substantiboa dela esan du epaileak, eta "konnotazio negatiboa" izan dezakeela esanahiak. "Euskaltzaindian ere galdetu genuen, eta inolako arazorik ez zegoela esan ziguten, adiera ugari dituela "hazi"-k, eta haurra hala izendatzeko arazorik ez. Gurasoek ondo aukeratutako izena da Hazia, eta hala defendatuko dugu", adierazi du Rosa Maria Manteiga haurtxoaren amonak epaitegien aurrean.

Familia ez dago ados epailearen erabakiarekin, eta Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusira joko dutela iragarri dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide