⛅ EGURALDIA

Igandera arte, berdinetan

Erredakzioa 2022ko urriaren 28a

Haize indartsuak eta tenperatura altuek abisu horia mantenarazi dute. Igandean, ordea,  tenperaturak jaitsiko dira, eta euria egin lezake ere.

Gehienbat hodeitsu mantenduko zaigu zerua, baina erdi eta goi mailako hodeiak izango dira. Haize indartsuarekin batera mugituko dira hodei horiek. Tenperaturak aurreko egunetako bide beretik joango dira: Gasteizen 14 eta 26 gradu arteko aldea espero da. Beroa eta haizea aintzat hartuta, Euskalmetek abisu horia mantendu du gaurkorako zein biharko, eta alerta laranja Kantauri isurialderako. 

Asteburuan hodeiak eta haize indartsua mantenduko dira, eta larunbatean bederen tenperaturetan ere ez da demaseko aldaketarik espero. Igandean, aldiz, tenperaturak jaitsiko direlakoan dago meteorologia agentzia. Asko botako ez lukeen arren, egotekotan, igandean egongo dira euria egiteko aukera gehien.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago