Azken egunetako bide beretik joango da osteguna ere: hodeiak eta ostarteak izango ditugu zeruan. Haizeak ere ez du aparteko aldaketarik izango, eta bere horretan mantenduko da: indartsu egingo du ufa hegoaldetik, zenbaitetan bolada gogorrekin. Termometroetan 18 eta 23 gradu arteko aldea ikusiko dugu.
Ostiralera begira, menua oso antzerakoa izango da. Zerua tarteka hodeituta egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Hortaz, Eguzkia ere ikusi ahalko da. Haizeak bezperaren eta azken egunetako bide beretik egingo du, setatsu. 18 eta 22 gradu artean ibiliko da tenperatura, Gasteizen.
Euskalmetek abisu horia mantendu du Araban gaurko eta biharko, baso sute arriskua dela eta. Kantauri isurialderako, berriz, alerta laranja eman du, bertan suteak zabaltzeko arriskua are handiagoa delako.