Arabako ALEAk egitasmo komunikatiboa herritarren artean ahalik eta gehien zabaltzeko asmoarekin jarraitzen du, eta, azken urteetan egin bezala, bertan parte hartu nahi dutenei aukera eman nahi die. Kolaboratzaile sarea handituz doa, eta aurrerantzean ere bertan edozein gairen inguruan idatzi nahi dutenek, iritzia eman nahi dutenek, argazkiak egin nahi dituztenek edota bestelako sormen lana erakutsi nahi dutenek ateak zabalik izango dituzte.
Kolaboratzaile sare aberatsa antolatzea du asmo ALEAk, ahots ezberdin ugarirekin osatutako taldea, Arabako lau bazterrak hartuko dituen sarea. Aldizkarian, webgunean edota bestelako euskarrietan parte hartzeko aukera izango dute kolaboratzaileek. Interesa duten norbanako, talde, kolektibo eta elkarteek ALEArekin harremanetan jarri beharko dute:
- Emailez: erredakzioa@alea.eus helbide elektronikoaren bitartez.
- ALEAren erredakzioan: Gasteizko Zapatari kaleko 8. zenbakian, 09:00etatik 14:30era.
- Whatsapp bidez: 645 66 86 02 telefono zenbakira idatziz.
- Telefonoz: 945 71 60 09 telefonora deituta, 09:00etatik 14:30era.
Nor zara? Zeri buruz idatzi nahiko zenuke? Zein formatutan? Azaldu zure proposamena lau hitzetan, eta zurekin harremanetan jarriko gara, kolaborazioaren inguruko xehetasun guztiak adosteko eta zure erabiltzaile profila sortzeko. ALEAn parte hartzeko ez duzu zertan kazetaria izan, edozein gairi buruz hitz egiteko gogoa izatea da irizpide bakarra.
Eta gogoratu zeuk ere zure erabiltzaile profila sortu dezakezula, besteak beste, albisteetan iruzkinak idazteko. Erabiltzaile profil hori garatu eta zure edukiak zuzenean argitaratzeko aukera nahi baduzu, idatzi mezu bat erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora. Zozketetan parte hartu edota ALEAkideentzako abantaila esklusiboez gozatu nahi baduzu, izan zaitez ALEAkide.
Animatu eta bat egin ALEArekin!