Asteazken hodeitsua izango dugu, batez ere goizean. Alabaina, pixkanaka ostarteak zabalduko dira, erdi eta goi mailako hodeiez zipriztinduta. Euri arinen bat ere bota lezake. Hegoaldeko haizeak indartsu jarraituko du: gehienetan ahul bizi; baina haizeguneetan, gogotsu. Euskalmetek haizearen indarragatik martxan zegoen abisu horia kendu duen arren, baso suteengatiko abisu horiak bere horretan dirau, gaur zein biharko. Termometroetan 12 eta 21 gradu arteko aldea espero da.
Hodeiak izango ditugu ostegunean ere, egunaren amaieran gutxituko diren arren. Haizea azken egunetako itxuran mantenduko da, hegoaldetik eta bolada gogorrak tartekatuta. Tenperaturak asko igoko dira, 19 gradutan hasi eta 24 gradutaraino.