Atzo arratsaldeko barealdiaren ondotik, gaur goizean ere haizeak gogoz joko duela espero da. Atzokoan bezala, arratsalderako ahulduko dela dio Euskalmetek, baina abisu horia eman du: zenbait lekutan haizeak 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakeela ohartarazi du agentziak. Baso suteengatiko abisu horia ere bere horretan mantendu du. Zeruetan, erdi eta goi mailako hodeiak izango ditugu nagusi. Tenperaturak nahiko epel mantenduko dira, 14 eta 23 gradu artean.
Biharkoan ere zerua tarteka hodeitsu azalduko da, erdi eta goi mailako hodeiekin, eta noizbait euri pixka bat ere izan ahalko dugu. Haizea otzanago ibiliko da, hegoaldetik, baina bolada gogorren bat ere izan dezake. Tenperaturen tartea antzera egongo da, Gasteiz inguruetan bederen: 16 eta 21 gradu artekoko aldea espero da.