⛅ EGURALDIA

Asteburuan, berdintsu

Erredakzioa 2022ko urr. 21a, 08:35

Egunotako giroa mantenduko da astearen amaieran ere: zeru estaliak, euriren bat, eta haize indartsua.

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu goizean zehar, baina egunak aurrera egin ahala hodeitza handituz joango da, zerua oso estalita geratu arte. Noizean behin euri txikiren bat izan dezakegu. Eolok hegoaldetik egingo du ufa, gogotsu. Termometroari dagokionez, 12 eta 18 gradu arteko tenperaturak izango dira gaur, Gasteiz inguruetan bederen. 

Asteburuan antzeko giroa espero da: larunbat goizean ostarte batzuk agertuko diren arren, asteburu gehienean hodeiak izango ditugu protagonista. Haizeak berdintsu jarraituko du, hegoaldetik joz, eta bolada gogorrekin. Tenperaturetan ez da demaseko aldaketarik espero: hurrenez hurren, 11-22 eta 15-21 gradu arteko aldea egongo da larunbat eta igandean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago