Goizean zehar ostarteak agertuko badira ere, arratsalde parterako berriz aldaketa dator, eta hodeiak ugarituko dira, estalita geratu arte. Zaparradaren bat ere izan dezakegu. Haizea azken egunetan bezala mantenduko da, hegoaldetik, eta zenbaitetan oso gogor joz. Tenperaturek beheranzko joera hartuko dute berriz: Gasteiz inguruan 13 eta 21 gradu arteko aldea espero da.
Bihar hodeitza mantenduko da, bai eta euria egiteko aukera ere. Haizeari dagokionez, aldaketarik gabe, hegoaldetik eta gogotsu. Tenperaturetan egongo da alde nabarmena, hozteko joerarekin: 13 eta 17 gradu artean ibiliko da termometroa.