Gaur zeru hodeitsuak izango ditugu gehienetan, erdi eta goi mailako hodeiekin. Bereziki arratsaldean handituko da hodeitza, eta, ondorioz, egunaren amaieran zaparradaren bat bota dezake. Azken egunotako hego haize indartsua mantenduko da gaurkoan ere. Haize hori dela eta, tenperatura altua egongo dela eta landaredia idor dagoela aintzat hartuta, Euskalmetek abisu horia eman du Araba gehienean, baso sute arriskuagatik. 17 gradutan hasi eta 25 gradutaraino iritsiko da tenperatura.
Bihar goizean ostarteak zabalduko dira, baina, berriro ere, arratsalde partean hodei gehiago izango ditugu, eta egunean zehar zaparradaren bat ere bota lezake. Haizea berdin mantenduko da, baina tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira: 17 eta 21 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.