⛅ EGURALDIA

Tenperatura, gorantz

Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 08:34

Eguzkia nagusituko da gaurkoan, eta termometroetan goranzko joera mantenduko da.

Gaurkoan ere eguzkia izango dugu protagonista, zeruan goi hodei batzuk ikusiko ditugun arren. Atzokoan bezala, gaur ere hegoaldetik ufa egingo du haizeak, eta —udazkenean gauden adierazle—, zenbaitetan gogotsu egingo du. Tenperaturen tarteak gorago egingo du: Gasteiz inguruetan 15 eta 24 gradu arteko aldea espero da.

Bihar, ordea, hodei gehiago ikusiko ditugu. Goi mailakoez ez ezik, erdi mailako hodeiez zipriztinduta egongo da zerua. Batez ere arratsalde partean pilatuko dira, eta, egunaren amaiera zaparradaren bat ere bota lezake. Eolo berdinetan mantenduko da, indartsu, hegoaldetik. Tenperaturek are gorago egingo dute: 19 eta 25 gradu artean ibiliko da galinstanoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago