⛅ EGURALDIA

Zaparrada txikien zain

Erredakzioa 2022ko urr. 17a, 08:29

Gaur hodeiak izango ditugu, eta ekaitz txikiak egon daitezke arratsaldean. Bihar berriro bueltan da Lorenzo.

Asteburu dotore baten ondoren, zeru hodeitsuak izango ditugu gaur. Beroa, halere, mantenduko da, eta bero hodeiak sortuko dira. Beraz, zaparrada trumoitsuak egon daitezke, batez ere arratsaldean. Haizeari dagokionez, hegoaldetik joko du, bolada gogorrekin. Tenperaturen tartea 16 eta 23 gradu artean ibiliko da, Gasteizen. 

Bihar, berriro Eguzkia gailenduko da egun osoan zehar, eta egongo diren hodeiak goi mailetan egongo dira. Haizea berdintsu ibiliko da, hegotik, eta bolada gogorrekin. Tenperaturen tartea 17 eta 22 gradu artean mantenduko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago