⛅ EGURALDIA

Txukun, igande arratsaldera arte

Erredakzioa 2022ko urr. 14a, 08:36

Datozen orduetan zeruak nahiko garbi mantenduko dira, baina asteburuaren amaieran hodei gehiago izango ditugu.

Goizean goizeko lainoaren ostean, zerua nahiko oskarbi geratuko da, hodei gutxi batzuekin. Haize ahula izango dugu, norabide aldakorrekoa. Arratsalde partean ipar osagaikoa izango da. Tenperaturen tartea 10 eta 22 gradu artean ibiliko da.

Asteburuan, oro har larunbat osoan eta igande goizean zeru garbiak mantenduko dira. Larunbataren amaieran bero hodeiak sor daitezke, baina ez ura botatzeko modukoak. Igande arratsaldean hodeitza handituko da. Asteburu osoan zehar, nahiko haize indartsua izango dugu. Hurrenez hurren, larunbat eta igandean 11-23 eta 14-23 gradu arteko aldeak espero dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide