⛅ EGURALDIA

Eguzkia bueltan, eta tenperaturak gora

Erredakzioa 2022ko urriaren 13a

Egunak aurrera egin ahala gero eta zeru garbiagoak espero dira: gaur hodei batzuk izango diren arren, arratsaldetik aurrera desagertzen joango dira.

Egun eguzkitsua espero da gaur. Egongo diren hodeiak erdi edo goi mailakoak izango dira. Goizean, hegoaldetik joko du haizeak, baina arratsaldean ipar osagaia nagusituko da. Termometroan, tenperatura maximoetan hautemango da aldaketa gehien: 10 gradutakoak izango dira baxuenak, baina 21 gradutaraino igoko dira.

Biharkoari dagokionez, lainoak espero dira goizean, baina, gainerakoan, egun eguzkitsua espero da. Haizeak batez ere iparretik joko du. Eguzkiaren eragina maximoetan nabarituko da, are gehiago igoko direlako: 11 eta 23 gradu arteko tenperaturak espero dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago