⛅ EGURALDIA

Hodeitza eta ostarteak

Erredakzioa 2022ko urr. 11a, 08:28

Datozen orduetan giro nahasia mantenduko da, baina noizean behin Eguzkia ere ikusi ahalko dugu hodei artean. Ez da demaseko euririk espero. 

Gaurkoan ere zeru ilunak izango ditugu; atzokoak baino estaliagoak, gainera. Alabaina, gau partean ostarte batzuk zabalduko dira. Egunean zehar zaparrada txikiak izango ditugu. Eolo mantso ibiliko da, batez ere iparraldetik. Termometroan, 10 eta 17 gradu arteko aldea espero da.  

Bihar, lainoarekin esnatuko da eguna, eta hodeitzak mantenduko dira. Batez ere goizean dago aukera gehien euria botatzeko. Arratsaldean hodeiak gutxituko direlakoan dago Euskalmet. Haizeak iparraldeko osagaian jarraituko du, eta tenperaturen tartea antzera mantenduko da Gasteizen: 12 eta 17 gradu artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago