⛅ EGURALDIA

Busti nahi du

Erredakzioa 2022ko urriaren 10a

Gaur euria egiteko aukera egongo da, eta bihar are gehiago egingo du. Termometroetan, tenperatura beheranzko joeran.

Lainoarekin hasiko da astelehena, baina hori altxatzean ere eguna ez da gardenduko. Hodeitza handitzen joango da, eta zeruak oso estalita geratuko dira. Euria ere bota dezake, han-hemenka. Goizean hegoaldetik ufa egingo du haizeak, eta iparraldetik arratsaldean. Minimoak 11 gradutan ibiliko dira Gasteizen, eta gehienez 19 gradutaraino egingo du gora galinstanoak.

Giroa are gehiago goibelduko da asteartean. Egun euritsua izango dugu, eta zenbaitetan zaparrada trumoitsuak ere ikusi ahalko ditugu. Horri gehitzen badiogu haize ahul bizia izango dugula, emaitza ez da oso atsegina izango. Termometroetan nabariko da hotz gehiago izango dugula: 10 eta 16 gradu arteko aldea baino ez da egongo.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago