⛅ EGURALDIA

Asteburu poliedrikoa

Erredakzioa 2022ko urriaren 7a

Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira, eta badirudi horiek mantenduko direla larunbatean ere. Igandean, ordea, garbiagoa azalduko da zerua.

Zerua partez estalita egongo da, baina batez ere goi mailako hodeiak izango dira. Arratsalderako, batez ere mendi inguruetan, bero hodeiak garatu daitezke. Oro har, hodeitza nagusituko da, larunbaterako espero den aldaketaren aurrerapen modura. Haizeak hegoaldetik egingo du ufa goizean, eta iparraldetik arratsaldean, zenbaitetan gogotsu. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik espero: 11 eta 22 gradu artekoa izango da.

Asteburuari begira, larunbata oso hodeitsua izango da, batez ere goizean, eta euri pixka bat bota dezake ere. Arratsaldean garbitzera joko du. Igandeko zeruak nahiko gardenak izango dira, eta tenperatura maximoan ere nabarituko da Eguzkiaren eragina. Larunbaterako 10 eta 17 gradu arteko aldea espero da, eta 10 eta 22 gradu artekoa iganderako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago