⛅ EGURALDIA

Hodeiekin, baina gardentzeko joeran

Erredakzioa 2022ko urriaren 6a

Ostarteak eta hodeiak izango ditugu zeruetan, eta zertxobait freskatuko du atzoko egunarekin alderatuta.

Hodeiekin hasiko dugu eguna, baina orduek aurrera egin ahala horiek desagertzen joango dira, eta arratsalderako ostarte zabalak geratuko dira. Haizeak ahul joko du, norabide finkorik gabe; arratsaldean, baina, ipar osagaian finkatuko da. 10 eta 20 gradu arteko aldea espero da termometroetan.

Ostiralean, goizean goiz lainoak azalduko dira, eta, oro har, zerua tarteka hodeituta egongo da. Goizean hegoaldetik ufa egingo du Eolok; ohi bezala, arratsalde partean batez ere ipar osagaia hartu du. Termometroan ez da demaseko aldaketarik igarriko: 11 eta 20 gradu arteko aldeak espero dira Gasteizen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago