⛅ EGURALDIA

Udak ez du agur esan nahi

Erredakzioa 2022ko urriaren 5a

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu datozen orduetan, bihar zerua hodeiez zipriztinduta egongo bada ere. 

Eguzkia jaun eta jabe mantenduko da egun gehienean zehar, behin goizean goizeko lainoak altxatzen direla. Egunaren amaieran, baina, iparraldetik hodeiak sartzen hasiko dira. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, nahiko mantso, baina batez ere mendi inguruetan zakarrago jo dezake, bereziki arratsaldean. Tenperaturetan ez da aldaketa larregirik espero atzokoekiko: 11 eta 24 gradu arteko aldea egongo da Gasteizen.

Bezperan iritsitako hodei horiek ostegunean zehar mantenduko dira, batez ere goizean, baina, berriro ere, gehienbat giro eguzkitsua nagusituko da. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, arratsalde partean ipar osagaian finkatuko dena. Termometroei dagokienez, maximoetan nabarituko da aldaketa: 10 eta 19 gradu artean ibiliko dira tenperaturak. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago