⛅ EGURALDIA

Eguzkiterapiarako abagunea

Erredakzioa 2022ko urriaren 4a

Zeru gardenak eta tenperatura epelak espero dira gaur zein biharko.  

Egun dotoreak ditugu aurrean. Astearte honetan, goizean goizeko lainoak espero dira, baina, ondoren, ortzia nahiko garbi geratuko da, Lorenzo jaun eta jabe izango dugularik. Egunaren hasieran haize aldakorra izango dugu, baina arratsalderako ipar osagaikoa finkatuko da. Tenperaturak 10 eta 24 gradu artekoak izango dira Gasteizen.  

Gaurkoaren berdina errepikatuko da biharkoan ere. Behin goizeko lainoak altxatuta, giro eguzkitsua mantenduko da. Goizeko hego haizeak ipar osagaia hartuko du arratsaldean. Tenperaturak ere, berdinetan: 11 eta 24 gradu, beti ere, hiriburua erreferentziatzat hartuta. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago