⛅ EGURALDIA

Apurka, gardentzerako bidean

Erredakzioa 2022ko urriaren 3a

Zeru garbiak eta tenperatura epelak espero dira datozen orduetarako, batez ere gaurko eguerditik aurrera. Hortaz, soroen egarria ez da erraz ase egingo. 

Goizean goiz lanbroak agertuko dira aste honen hasierarekin batera, baina ondoren giro eguzkitsua nagusituko da egun gehienean. Noizean behin hodeiak ager daitezke, baina, oro har, atmosferaren goizko geruzetan egongo dira. Eolok hegoaldetik egingo du goizean, eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturek pixkanaka berriro gora egingo dute: Gasteiz inguruan 10 eta 25 gradu arteko aldea espero da.

Bihar, antzeko egoera izango dugu: egunsentiarekin batera lainoak agertuko dira. Horiek altxatzean, zeru gardenak izango ditugu. Haizea ere, bezperaren ibilbide berdina egingo du: hegoaldetik joko du goizean, eta iparraldetik arratsaldean. Termometroan koska batzuk irabaziko dira: 13 eta 27 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago