⛅ EGURALDIA

Goibel, baina asteburuan dotoreago

Erredakzioa 2022ko irailaren 30a

Euriarekin agur esango digu irailak; osterantzean, asteburuan giro eguzkitsua egongo da, eta tenperatura maximoek gora egingo dute. 

Atzoko zaparraden ostean, gaur goizean ere mantenduko da euria, baina eguerditik aurrera ostarteak zabalduko omen dira. Haizeak ipar-mendebaldetik egingo du, baina azken orduetan aldakorrago arituko da. Gaurkoz, tenperaturek ez dute aparteko aldaketarik izango, eta Gasteizen 8 eta 14 gradu artean ibiliko dira.  

Asteburuari begira, berriro Eguzkia ikusi ahalko da. Goizean goiz lanbroak agertuko diren arren, behin horiek altxatuta ortzia garbi geratuko da. Tenperara minimoak bere horretan mantenduko dira, fresko, baina maximoetan nabarituko da Lorenzoren lana: hurrenez hurren, 8-21 eta 10-23 gradu arteko aldeak egongo dira larunbat eta igandean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago