Taldeka elkartuta, bakoitzak nahi duen estilo eta formatuan egin dezake bideoa. Baldintza bakarra proposatutako gaiari erantzutea izango da:
GURE HERRIA
Bideoak bidaltzeko azken eguna azaroaren 17a (21:00ak arte) izango da, eta jasotzen ditugun kopla guztiak ALEAren webgunean izango dira ikusgai. Jasotako bideo guztiekin lehiaketa abiaraziko dugu, eta jendeak boto emateko aukera izango du, webgunean bertan.
Parte hartu nahi al duzu? Grabatu zure bideoa, eta prest duzunean, jarraian adierazitako galdetegiaren bitartez bidali.
Ez galdu aukera, sari ederrak irabazteko aukera izango duzu eta!