⛅ EGURALDIA

Bueltan da hezetasuna

Erredakzioa 2022ko ira. 29a, 08:30

Gaur euria izango dugu, baina bihar arratsalderako berriro garbituko duelakoan dago Euskalmet.  

Ostegun euritsua izango dugu, eta egoera hori egun gehienean zehar mantenduko da, gainera. Jaurlaritzak abisu horia eman du prezipitazio altuengatik, baina, momentuz, soilik Bizkai eta Gipuzkoarako. Arratsaldean, tarteka, Eguzkia ikusi ahalko da, hodeien arteko zirrikituetan. Iparraldetik joko du haizeak, bolada gogorrekin. Tenperaturek beheranzko joeran jarraitzen dute. Batez ere maximoetan nabarituko da giroa freskatzen ari dela: 8 gradutan hasi eta gehienez 14 graduen koskara iritsiko da galinstanoa.

Biharko egun argiagoa espero izatekoa da. Batez ere hasieran hodeitsu egongo da, zaparradaren batekin, baina eguerdian hasita ostarteak zabalduko dira. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, eta tenperaturen tartea bezperaren berdina izango da: 8 eta 14 gradu artekoa.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide