⛅ EGURALDIA

Bustitzekotan, gutxi

Erredakzioa 2022ko ira. 28a, 08:33

Gaur hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta, izatekotan, euri arina izango dugu. Osterantzean, bihar tenperaturak jaitsiko dira, eta euria egingo du. 

Aurreko egunetako joerari jarraiki, hodei dezente egongo dira datozen orduetan. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta noizbehinka euria egin dezake ere. Haizeak ipar osagaia izango du, eta gogotsu arituko da zenbaitetan. Asteazken honetan 13 eta 17 gradu arteko aldea espero da.  

Bihar euria izateko aukera asko indartuko da, eta zeru goibelak nagusi izango dira. Haizeak bezperaren bidetik joko du, iparraldetik eta bolada gogor batzuekin. Tenperaturek nabarmen behera egingo dute: 9 eta 13 gradu artean ibiliko da galinstanoa. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide