⛅ EGURALDIA

Pittin bat busti dezake

Erredakzioa 2022ko irailaren 27a

Datozen orduetan ostartean agertuko dira, baina joera orokorra zeru estaliena izango da, noizbehinkako euriren batekin.  

Zeru grisak egun gehienean zehar mantenduko dira, eguerdi partean ostarteren bat zabaldu badaiteke ere. Argigune horiek zabalagoak izan daitezke arratsaldean. Noizean behin, gainera, euria bota dezake. Eolok iparraldetik egingo du ufa, indartsu. Oro har, egunotan gero eta agerikoa den hotza mantenduko da, eta Gasteiz inguruetan bederen tenperaturen tartea beheko aldean egongo da: 10 gradutan hasi, eta, gehienez, 16 gradutara iritsita.  

Bihar antzeko egoera izango dugu goizean: zerua tarteka hodeituta, euria egiteko aukerekin. Arratsalderako ostarte zabalak agertuko dira. Haizea, ipar-mendebaldekoa, bolada gogorrekin. Minimoek zertxobait egingo dute gora: 13 eta 17 gradu arteko aldea iragarri du Euskalmetek. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago