⛅ EGURALDIA

Udazkenak bere txanda nahi du

Erredakzioa 2022ko irailaren 26a

Zeru hodeitsuak izango ditugu datozen orduetan, eta ur pixka bat ere bota dezake. 

Asteburuan ostarte zabalak izan eta gero, aste berria hodei trinkoekin hasiko da. Oro har, zerua nahiko estalita mantenduko da egun osoan zehar. Zaparrada txikiak ere egon daitezke, han-hemenka. Norabide aldakorreko haize ahul-biziarekin batera mugituko dira hodeiak. Tenperaturetan, demaseko aldaketarik ez, goiz eta gau freskoak espero direlako: Gasteizen 7 eta 15 gradu artean mugituko da galinstanoa. 

Bihar, antzera ibiliko da ortzia: zeru oso hodeitsuak eta zaparrada txikiak. Euria egiteko aukera gehiago egongo dira, eta, antza, aste osoan mantenduko da egoera berdina. Haizea, bezperaren berdinetan, bolada gogorragoren bat botatzeko aukerekin. Termometroei dagokienez, 9 eta 16 gradu arteko aldea espero da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago