⛅ EGURALDIA

Gero eta hotzago

Erredakzioa 2022ko irailaren 23a

Hodei asko izango ditugu datozen orduetan, eta asteburuan ere mantenduko da giro. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira udazkenaren hasierarekin batera.

Zeru hodeitsua izango da gaurko protagonista, erdi eta goi mailako hodeiak ugarituko direlako. Batez ere arratsalde partean ilunduko da zerua, eta, ordu horien bueltan, zaparradaren bat ere bota lezake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, batez ere mendiaren inguruetan zakarrago jo dezakeena. 9 eta 18 gradu arteko tenperaturak espero dira. 

Asteburuan hodeitza mantenduko da. Larunbatean bereziki euria izan dezakegu, bai eta trumoi ekaitzak ere. Egoera berdina errepikatuko da igandean; osterantzean, egun horretako arratsaldean Eguzkia ere ikusi ahal izango da hodei artean. Termometroak beheranzko joerari eutsiko dio: hurrenez hurren, 9-16 eta 7-15 gradu arteko aldeak espero dira biharko eta etziko. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago