⛅ EGURALDIA

Momentuz, idorraldi betean

Erredakzioa 2022ko irailaren 21a

Giro eguzkitsua mantenduko da datozen bi egunotan, aparteko gora beherarik gabe. 

Egun eguzkitsua izango da gaurkoa, goizean goiz laino batzuk agertuko diren arren. Hegoaldetik joko du haizeak, baina arratsaldean iparraldeko osagaia hartuko du, eta zertxobait zakartuko da orduan. Tenperaturetan ez da aparteko aldaketarik izango, atzokoaren berdinak aurreikusten direlako: 7 eta 22 gradu artean, Gasteizen.  

Ostegunari begira, zeruak nahiko garbi geratuko dira, egunotan ohikoak diren lainoak ez badira. Horiek bereziki hegoaldean agertuko dira. Arratsalderako, goi hodei batzuk finkatu daitezke. Oraingoan ere, Eolo hegoaldetik etorriko da, lasai, baina arratsaldean 180 graduko buelta eman eta arinago arituko da. Maximoek pittin bat egingo dute gora, eta, ondorioz, eguneko tartea 7 eta 24 gradu artean geratuko da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago