⛅ EGURALDIA

Goiz eta gau freskoak, baina eguzkitsu

Erredakzioa 2022ko irailaren 20a

Datozen bi egunek atzokoaren bidetik jarraituko dute: gehienetan zeru oskarbiak izango ditugu.

Lainotuta esnatuko da asteartea, baina ondoren ortzia nahiko oskarbi geratuko da. Goizean goiz eta egunaren amaiera norabide aldakorreko haize ahula izango dugu; egunaren erdian, ordea, indartsuago joko du, iparraldetik. Bereziki arratsaldean bolada gogorrak izan daitezke. Tenperaturak atzoko egunaren parekoak izango dira Gasteizen: 7 eta 21 gradu artekoak.  

Asteazkenerako antzeko eguraldia iragarri dute: behin goizeko lainoak altxatuta, zerua garbi geratuko da, hodei gutxirekin. Eolok hegotik hasiko du jarduna, arratsaldeko iparraldeko osagaia hartuko duen arren. Tenperaturak ere, berdintsu: 7 eta 22 gradu artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago