Oporklik: udako argazki onenaren bila

Erredakzioa 2023ko ira. 18a, 15:50

Urriaren 2an ezagutaraziko dira argazki lehiaketako irabazleak. Epaimahaiaren sariaz gain, webgunean botoa emateko aukera ere zabalik dago jada.

Udan zehar ikusitakoak zein bizi izandakoak irudi bakarrean jasotzea lan nekeza izan arren, dozenaka lagunek bizipen horiek ezin hobe islatu dituzte Oporklik! 2023 argazki lehiaketan. Zehazki, 39 proposamen jaso ditu Gauekoak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatutako lehiaketak.

Bi kategoria daude lehian: alde batetik, argazki bakarreko proposamenak; eta, bestetik, testuz lagundutako argazki-sortak bestetik. Parte hartzea itxi bitartean, azken unera arte jaso dira proposamenak: 27 + 12 hautagaitza guztira.

Boto-ematea eta epaia

Sari ugari ditugu aurten ere, eta, lehiaketaren oinarrietan jaso bezala, batetik, argazki-sorten kategoriako irabazleak epaimahai batek erabakiko ditu. Epaia urriaren 2an ezagutaraziko da, baina bien bitartean jasotako irudi guztiak ikusgai daude Oporklik lehiaketako atal berezian:

Argazki bakarreko kategorien kasuan, irabazleak boto herrikoi bidez erabakiko dira. Bozketa urriaren 1eko gauerdian itxiko da, eta ALEAren webgunean bertan egin ahalko dute herritarrek beraien aukeraketa. Erabiltzaile bakoitzak hiru boto eman ahalko ditu gehienez; IP helbide bat, hiru boto.

Gainera, dagokien saria jasotzeaz gain, lanik onenak Falerina Lorategiko tabernan antolatuko den erakusketan izango dira ikusgai, urriaren 20tik aurrera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide